Animaliaren gaiarekin hari
garenez, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea, animaliek izan duten eboluzioa
historian zehar. Espezie asko egon dira gaur egunekora iritsi arte, baina,
azken finean, denok ardatz beretik gatoz. Hauei buruzko ezaugarri orokor batzuk
azalduko dira eta amaieran, honi buruzko bideo bat topatu dezakezue.
·Hainbat espezie garai berean bizi izan ziren;
esaterako, Australopithecusboiseieta Australopithecus
robusutus... etab.
·Australopithecus generoan hainbat espezie
dugu. Orokorrean, genero hau duela 4 milioi urtetik bi milioi urtera bizi izan
zen, Afrikako basoetan. Zutik ibiltzen zen eta fruituak era kimuak jaten
zituen; 500 cm3-ko garezur-edukiera zuen.
·Orain Homo generoaren lehen espeziea aztertuko
dugu: Homo Habilis. Duela 2,5 milioi urtetik 1,6 milioi urtera
bitartean bizi izan zen, Afrinkan, Rift haraneko sabanetan. Hura izan zen
tresnak egiten lehena, eta haragia ere jaten hasi zen; 600 cm3-ko
garezur-edukiera zuen.
·Homo Erectus-ak Asia kolonizatu zuen eta duela 1,8 urtetik 50000
urtera bizi izan zen, Txinan eta Asian, toki irekietan. Afrikatik atera zen
lehen espeziea da; 900-1280 cm3-ko garezur-edukiera zuen.
·Homo heidelbergensis-ak egin zituen lehen ehorzketak,
duela 500000 urtetik 180000 urtera bizi izan zen Europan. Ingurune guztiak
hartu zituen. Orojalea zen, eta gorputz-egitura sendoa zuen. Arrasto
primitiboak ere bazituen eta harrizko tresnak egiten zituen; 1100-1390 cm3-ko
garezur-edukiera zuen.
·Homo neanderthalensis. Honek sua egiten
zuen, gaizoak sendatzen zituen eta hileta errituak egiten zituen; Duela230000
urtetik 28000 urtera bitartean bizi izan zen, ingurune mota guztietan, Europan,
Asian, Ekialde hurbilean eta Erdialdeko asian. Anatomia ezaugarri berezi batzuk
zituen eta harria lantzeko teknika hobetu zuen. 1.750 cm3-ko garezur-edukiera
zuen.
·Homo sapiens sapiens. Hominidoen oraingo
espezie bakarra. Gure espeziea orain dela 150000 urte azaldu zen, gutxi
gohorabehera, eta planeta osoa kolonizatu zuen. Gorputza lirainagoa dugu, eta
gure komunikazio giatasuna eta gure adimena funtsazkoak izan ziren kultura
onplexu bat eta kontzientzia garatzeko.1.400cm3-ko garezur-edukiera
dugu.
Gizakia Jainkoak sortu zuela pentsatzen zuen jendeak, CharlesDarwin naturalista
britainiarrak eboluzioarenteoriaproposatu arte.
Beagle itsasontzian bost urteko bidaia egin
eta gero, Espezieen jatorriaz liburua idatzi zuen, 1859an. Bidaia
hartan bisitatu zituen herrialdeetako geologia, landareak eta animaliak ikertu
zituen, eta izaki bizidun guztiok(animaliek,
landareek, gizon-emakumeok...)jatorri
berberadaukagula ondorioztatu
zuen.
Darwin konturatu zen eboluzioaren emaitza zela
bizitza, eta aldaketa hori egiaztatzeko teoria bat azaldu zuen Espezieen
jatorriaz liburuan. Darwinen arabera, prozesu horrek milioika urte
iraun zuen.
Darwinen teoria hautespen
naturalean oinarrituta dago. Baina zer esan nahi du termino
horrek? Espezie trebeenek, indartsuenek eta garatuenek errazago biziraun
dezaketela, ingurumenean aurkitzen dituzten zailtasunak gaindituz, espezie
ahulagoek edo motelagoek edo gutxiago garatuek baino. Bizirautea lortzen
dutenek beren ezaugarriak transmititzen dizkiete ondorengoei.
Darwinen eboluzioaren teoriak errotik aldatu
zuen XIX. mendean zeukaten pentsatzeko modua, eta ezinbestekoa da gure
planetan dagoen bizitza-aniztasuna ulertzeko.
Aurreko bideoa ikusi ondoren, animali
ornodunen mapa kontzeptual bat egitea komeni da ideiak garbi edukitzeko. Beraz,
hona hemen animalia ornodunen aurkezpena eta eskematxo bat. Hauek ikusi
aurretik, hauen ezaugarri batzuk aurkezten dizkizuet:
Ornodunen ezaugarriak
- Barne- eskeleto edo endoeskeletoa
dute, bizkarrezurra eskeleto horren parte da.
- Gehienek gorputza hiru ataletan banatuta
dute: burua, embora eta buztana.
- Gehienek gorputz-adar artikulatuak dituzte:
hankak, hegoak edo hegalak.
- Nerbio-sistema dute, oso garatua gainera.
Entzefaloa da elementu nagusiena; buruan dago, burezurrak babestua.
Egun on lagunok! "Frank de la
jungla" telesaioa aukera bikaina da munduko animalia ezberdinak ezagutzeko
modu dibertigarri batean. Beraz, youtube-n aurkitutako animalia berezi eta
arraro batzuen saio bat esleitzen dizuet.
Munduan, animalia espezie desberdin ugari
daude, egunero ikus daitezkeenak existitzen diren parte oso txikia da.
Bakoitzak bere ezaugarriak dituzte eta ezin dira leku berdinetan bizi, klima
eta eliakdura ezberdinak behar dituztelako.
Espero dut zuen gustokoa izatea eta animaliei
buruzko gauza berriak ikastea!
Gaur egun, galzorian dauden animalia eta
landare espezieen kopurua igo da; 16.300, 2007. urteko datua. Gainera, hamar
espezietatik lau gizakiaren erruz desagertzen da. Beraz, modu honetan,
biodibertsitatea mantentzea ezinezkoa zaigu,. Lurreko bizia azkar desagertzen
ari da eta ez badugu ezer egiten hala jarraituko du. Arazo guztiek bezala,
honek ere bere konponbidea du, zalantzarik gabe, eta egiteko honi soluzioa
bilatzea gizakiaren betebeharra da, bera baita erantzule.
KAUSAK:
- Berotegi efektua
- Kutsadura
- Gizakiak
- Desertizazioa
- ...
ZER EGIN:
Berehala martxan jarri behar gara, arazo
tragedia bihur ez dadin: Beraz,lehenik, zerrenda gorriaren laguntzaz, arriskuan
dauden espezie bakoitzarentzat neurri konkretuak hartu behar ditugu bere
ezaugarriak kontuan hartuz. Adibidez, galtzeko arriskuan dagoen animalia eta
landare klase bakoitza babestu beharko genuke, betiere, ahal den neurrian,
beraien habitatean mantenduz, eta, honela, tokian tokiko biodibertsitatearen
bizirautea ahalbidetuz. Gure esku dago animalia eta landareen biziraupena;
baita gurea ere. Ez al zaizue horrela iruditzen?
Gaur egun, IKT-en munduan baliabide didaktiko ezberdin pilo
aurkitu daitezke hezkuntza mailan erabiltzeko. Adibidez, betiko ipuinak erabili
ordez, Internet-en topaturiko ipuintxo bat ikustea, interesgarriagoa izan
daiteke kasu batzuetan. Iza ere, egunero egiten diren ekintzak alde batera
uzten ditugulako eta umeentzako motibagarriak izan daitezkeen tresnak
erabiltzen hari garelako. Beraz, Satorraren ipuinaren bideoa esleitzen dizuet
hemen.
Egun on lagunok! Hona hemen, bloga bukatutzat emateko animaliei buruzko bideo pare bat! Espero dut, egindako lana zuen gustokoa izatea eta baliogarria izatea.