2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

DARWIN-EN EBOLUZIOAREN TEORIA



File:Charles Darwin aged 51.jpg
Gizakia Jainkoak sortu zuela pentsatzen zuen jendeak, Charles Darwin naturalista britainiarrak eboluzioaren teoria proposatu arte. 

Beagle itsasontzian bost urteko bidaia egin eta gero, Espezieen jatorriaz liburua idatzi zuen, 1859an. Bidaia hartan bisitatu zituen herrialdeetako geologia, landareak eta animaliak ikertu zituen, eta izaki bizidun guztiok (animaliek, landareek, gizon-emakumeok...) jatorri berbera daukagula ondorioztatu zuen.

Darwin konturatu zen eboluzioaren emaitza zela bizitza, eta aldaketa hori egiaztatzeko teoria bat azaldu zuen Espezieen jatorriaz liburuan. Darwinen arabera, prozesu horrek milioika urte iraun zuen. 
Darwinen teoria hautespen naturalean oinarrituta dago. Baina zer esan nahi du termino horrek? Espezie trebeenek, indartsuenek eta garatuenek errazago biziraun dezaketela, ingurumenean aurkitzen dituzten zailtasunak gaindituz, espezie ahulagoek edo motelagoek edo gutxiago garatuek baino. Bizirautea lortzen dutenek beren ezaugarriak transmititzen dizkiete ondorengoei.

Darwinen eboluzioaren teoriak errotik aldatu zuen XIX. mendean zeukaten pentsatzeko modua, eta ezinbestekoa da gure planetan dagoen bizitza-aniztasuna ulertzeko. 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina