Animaliaren gaiarekin hari
garenez, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea, animaliek izan duten eboluzioa
historian zehar. Espezie asko egon dira gaur egunekora iritsi arte, baina,
azken finean, denok ardatz beretik gatoz.
Hauei buruzko ezaugarri orokor batzuk azalduko dira eta amaieran, honi buruzko bideo bat topatu dezakezue.
Hauei buruzko ezaugarri orokor batzuk azalduko dira eta amaieran, honi buruzko bideo bat topatu dezakezue.

·
Hainbat espezie garai berean bizi izan ziren;
esaterako, Australopithecus boiseieta Australopithecus
robusutus... etab.
·
Australopithecus generoan hainbat espezie
dugu. Orokorrean, genero hau duela 4 milioi urtetik bi milioi urtera bizi izan
zen, Afrikako basoetan. Zutik ibiltzen zen eta fruituak era kimuak jaten
zituen; 500 cm3-ko garezur-edukiera zuen.
·
Orain Homo generoaren lehen espeziea aztertuko
dugu: Homo Habilis. Duela 2,5 milioi urtetik 1,6 milioi urtera
bitartean bizi izan zen, Afrinkan, Rift haraneko sabanetan. Hura izan zen
tresnak egiten lehena, eta haragia ere jaten hasi zen; 600 cm3-ko
garezur-edukiera zuen.
·
Homo Erectus-ak Asia kolonizatu zuen eta duela 1,8 urtetik 50000
urtera bizi izan zen, Txinan eta Asian, toki irekietan. Afrikatik atera zen
lehen espeziea da; 900-1280 cm3-ko garezur-edukiera zuen.
·
Homo heidelbergensis-ak egin zituen lehen ehorzketak,
duela 500000 urtetik 180000 urtera bizi izan zen Europan. Ingurune guztiak
hartu zituen. Orojalea zen, eta gorputz-egitura sendoa zuen. Arrasto
primitiboak ere bazituen eta harrizko tresnak egiten zituen; 1100-1390 cm3-ko
garezur-edukiera zuen.
·
Homo neanderthalensis. Honek sua egiten
zuen, gaizoak sendatzen zituen eta hileta errituak egiten zituen; Duela230000
urtetik 28000 urtera bitartean bizi izan zen, ingurune mota guztietan, Europan,
Asian, Ekialde hurbilean eta Erdialdeko asian. Anatomia ezaugarri berezi batzuk
zituen eta harria lantzeko teknika hobetu zuen. 1.750 cm3-ko garezur-edukiera
zuen.
·
Homo sapiens sapiens. Hominidoen oraingo
espezie bakarra. Gure espeziea orain dela 150000 urte azaldu zen, gutxi
gohorabehera, eta planeta osoa kolonizatu zuen. Gorputza lirainagoa dugu, eta
gure komunikazio giatasuna eta gure adimena funtsazkoak izan ziren kultura
onplexu bat eta kontzientzia garatzeko.1.400cm3-ko garezur-edukiera
dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina